Alcampo, Carrefour, El Corte Inglés eta antzeko saltoki handiek herri eta auzoetako denda ttikiei egiten dieten konpetentzia gogorrarekin kezkatuak, merkataritza estrategia berria abiatuko dute hurrengo hilabete hauetan ehunka saltokik Nafarroa osoan. Horretarako, ‘Gehiago Zuregatik Kluba’ sortu dute hainbat erakundek.
Marketin eta sustapenerako tresna indartsua
Software indartsu bati esker, egitasmo honetan sartzen diren denda ttikiek tresna indartsuak izanen dituzte eskura. Hala, lehiakortasuna indartzeko baliagarri diren marketin eta sustapen kanpainak egiten ahal izanen dituzte Klubaren partaide diren saltokiek eta, aldi berean, bezeroek hainbat deskontu eta abantaila izanen dituzte Klubeko bazkide diren dendetan erosteagatik. Funtsean, herri ttikietako denda ttikiak eta merkataritza indartzea da helburua, eta denda hauetan kontsumitzen duten bezeroei saltoki handiek izaten dituzten pareko eskaintzak ematea.
Txartela eskuratzeko ez da ordaindu behar
Kontsumitzailearen aldetik begiratuta, Klubeko txartela eskuratzeko sistema sinplea da. Nahikoa izanen da norberaren datuak ematea bazkide diren dendetan, Nafarroako Kutxa edo Rural Kutxako bulegoetan, edota internetez www.clubmasporti.com web orrian.
14 denda beran, elizondon 3 eta donezteben 1
Dagoeneko 100 baino gehiago dira Nafarroa osoan Klubeko bazkide diren dendak. Horietatik 18 Bidasoaldekoak dira.
BULTZATZAILEAK
FCN, CEIN, NAFARROAKO GOBERNUA
Hainbat erakundek sustatutako egitasmoa da. Horien artean daude Nafarroako Merkataritza Federazioa, CEIN eta Nafarroako Gobernua.
AURKEZPENAK
ELIZONDO ETA BERAN
Nafarroa osoan eginen diren 6 aurkezpenetatik 2 gure eskualdean egin dira. Gainerakoak Tafalla, Tutera eta Iruñan.
HARRERA ONA
BAZTANEN ETA BERAN
Bertan eta Larun Haizpe elkarteek begi onez hartu dute egitasmoa. Dagoeneko hainbat saltoki sartu dira Klubean.