Igandean, hilak 24, mendi martxa eginen da Goizuetara, 07:00etan Agerratik abiatuta. Agina-Goizueta bidea egin nahi dutenentzat, berriz, 08:15ean abiatuko da martxa. Oinez joan nahi ez edo ezin dutenentzat autobusa ere izanen da, 11:00etan Agerran. Behin Goizuetara ailegatuta, bazkaria Umore Ona Elkartean eginen da.