Abenduaren 27an jokatu zen Errealzaleak biltzen dituen Genaro taldeak antolaturiko Genaro Taldea I.Mus Txapelketa azkarra, 31bikoteren parte hartzearekin. Asier Senper eta Julio Antzizar izan ziren txapeldun, finalean Joxe Mari Lasaga Matxako eta Pello Maritxi irabazita. Hirugarren eta laugarren posturako lehia ere estua izan zen baina azkenean Asier Saragueta eta Aitziber Biurrunek irabazi zieten Asier Irazoki Xolomo eta Andoni Lasagari. Genaro Taldeak antolatutako lehen ekitaldia izan zen Txapelketa hau eta aurtengo arrakasta ikusirik, ondorengo urteetan ere egiteko asmoa azaldu zuten taldeko kideek. Bertzalde, orain, urtarrileko inaugurazioan burubelarri sartu da Genaro Taldea. Urtarrilaren 27an 19:00etan Ricardo Barojako jangelan eginen da omenaldia, eta Realeko jokalariak eta jokalari ohiak gonbidatuko dituzte.