«Egun horietan nabaritu zen mugimendua, eta generalean, kanpaina ongi joan zela erran daiteke». Halaxe adierazi dute Adela Arlegik eta Mª Jose Arak, Larun Haizpe Merkatari Elkartearen ordezkariek. Izan ere, joan den urtearekin konparatuz, azkenekoan hainbat nobedade zituzten. Konparaziora, balkoi lehiaketa egin dute lehen aldiz Gabonetan. Hala, Altzateko etxerik apainena Jaione Dozagaratena izan dela erabaki zuen epaimahaiak. Berako Plazan, aldiz, Mª Rosa Zozaiak eskuratu zuen saria eta Legian Antton Anduezak. Agerra auzoko saria «aurtengoz hutsean» uztea erabaki zuen epaimahaiak.
Erosketa txartelak
Berako dendetan erosteagatik 15 sari ere banatu ditu elkarteak. «Iaz sari bakarra zozketatu zen. Aurten saria gehiago banatzea hobe zela pentsatu genuen». Eta hala egin dute. Salbuespen modura, 50 euroko 16. bat ere eman dute, Balkoi Lehiaketan Agerrako saria eman gabe gelditu zelako. Sarituek otsailaren 11 arteko epea dute dirua elkarteko denda eta zerbitzuetan gastatzeko.
Jolastokia hobe eztegarako frontoian
Merkatarien elkarteko arduradunen iduriko, gustura gelditu da jendea jolastokia Eztegarakoan jarrita. Iaz Altzateko frontoian hotza pasatu zuten, eta Eztegarakoa itxia denez, epelago egon ziren denak.
SARIDUNAK
Hauek dira Larun-Haizpeko zozketako saridunak: Mertxe Burlada, Yara Urretabizkaia, Pakita Ibarburu, Mari Zelaieta, Rafa Puerto, Mª Carmen Urtxegi, Arantxa Rozas, Felix Garcia, Oihana Senper, Karlos Senper, Gloria Zelaieta, Jose Mª Errandonea, Luis Unsion, Jose Mª Andueza, Telletxeko Elena
eta Wendy Nuñez.