Berako Agerra Mendi Taldeak Goizuetara ohiko mendi ateraldia antolatu du urtarrilaren 24rako, igandea. Beratik Goizuetarako bide osoa oinez egin nahi dutenek, goizeko 07:00etan izanen dute hitzordua Agerra elkartea. Agiña-Goizueta ibilbidea egin nahi dutenek 08:15ean izanen dute autobusa Agerratik Agiñara joateko eta oinez joan nahi ez dutenentzat edo ezin dutenentzat, autobusa Goizuetara 11:00etan aterako da Agerratik. Izen ematea urtarrilaren 20a, asteazkena baino lehen egin behar da Agerra elkartean, edo 948 630362 telefonora deituz gauez. Bazkaria eta bazkal ondoko kantuak Goizuetako Umore Ona elkartean izanen dira.