Lesakako Linddurrenborda sagardotegian irekiko da ortziralean, urtarrilaren 15ean, 2010eko txotxeko sagardotegi denboraldia. 14:30ak aldera eginen da ekitaldi ofiziala. Lesakako Linddurrenbordarekin batera, Lekarozko Larraldea, Berueteko Txasenekoborda eta Behetxonea, Aldazko Martitxonea eta Lekunberriko Toki Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako Sagardotegien Elkartea.
Aurtengoa ez da sagar urtea izan eta Galizia eta Bretainiatik ere ekarri behar izan dute. Nafarroa osoan 300.000 litro ekoiztu dituzte, 20.000 inguru Linddurrenbordan.