Botiken erabilpenari buruzko solasaldia eskainiko da urtarrilaren 13an Beran

Amaia eta Ainhoa 2010eko urtarrilaren 13a

Lagun Haundiak elkartearen egoitzan izanen da, asteazken arratsaldeko 16:30ean

Berako Droga menpekotasunen Udal Prebentzio Kontseiluak eta Lagun Haundiak Jubilatuek Elkarteak, Askagintza erakundearen laguntzarekin antolatuta asteazken honetan, urtarrilaren 13an, botikei buruzko solasaldia eskainiko da arratsaldeko 16:30ean, jubilatuen elkartearen egoitzan. Matia Fundazioko Idoia Beobide botikariak eskainiko du solasaldia eta bertzeak bertze, botiken erabilpen egokiaz ariko dira, baita norbera medikatzeko izaten dugun arrazoietaz eta bertze gaietaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun