Bertso saio didaktikoa eginen da ortziralean Berako Iamotenean

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 13a

Arratseko 20:30ean hasiko den saioan Nafarroako hainbat bertsolari ariko dira

Bertso saio didaktikoa antolatu du ortziral honetan, urtarrilaren 15ean, Berako Euskara Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz. Iamotenean arratseko 20.30ean hasiko den saioan Iñigo Olaetxea, Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta, Julio Soto, Miel Mari Elosegi “Luze”, Xabi Terreros eta Estitxu Arozena ariko dira kantari, Nerea Bruño aurkezlearen eta Karloz Aizpurua didaktikariaren erranetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun