Lesakako igerileku estalia hobekuntza obrengatik itxiko da urtarrilaren 13tik 25era

Amaia eta Ainhoa 2010eko urtarrilaren 12a

Fitness gela eta lehorreko kirol aktibitateek segituko dute

Lesakako udal kiroldegia kudeatzen duen Urdi S.L. enpresak jakinarazi duenez, ur gunearen hobekuntza eta egokitze obrak direla eta, urtarrilaren 13tik 25era igerileku estalia eta gune hidrotermala itxita egonen dira. Gainerako instalakuntza, hau da, fitness gela eta lehorreko kirol aktibitateak segitu eginen dute berrikuntza lanek dirauten bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun