Lesakako Zerbitzuen Elkarteak Eguberrietan egindako kanpainak arrakasta handia izan du eta guzira, zortzi komertzio ezberdinetan erosketak egin eta zigilua eman ondotik osatutako 796 txartel sartu ziren Kariberako bidaiaren zozketarako kutxan. Urtarrilaren 8an atera zuen txartel sariduna Maite Odriozola gaztetxoak kioskoan eta bidaia Itziar Mendiari egokitu zitzaion.