Abenduaren 24ko arratsaldean baserritarrez jantzitako dozenaka gaztetxo, guraso, maisu… orohar derrotar bildu ziren goi-goiz herrian barna kalejira egiteko. Plazan akautu zen itzulia eta geldiuneak Larreta, Goienburu eta Pisutan izan ziren. Juxtu euri zaparrada baino lehen kanta batzuk kantatu eta trikitilariak lagun zituela olentzero mendi gainetik herrira jautsi zen opariak banatzeko. Neke aurpegia, ikatz puxkak larruan, baina zakua opariz betea zekarren ikazkinak. Opariak banatu eta ume guziekin solastu eta besarkak eta muxuak eman ondotik, opariak banatu zituen. Tartean, guraso elkarteak prestaturiko txistorra ogitartekoak eta zukuak partitu ziren eta aurten estreineko aldiz, udaletxearen eskutik, gorapean txartainak edo danbolinak dantzan eta gaztain erre goxoak zeuden dastatzeko. Goxo joan zen arratsalde bukaera.