2010eko hasierako egunak. Urteberri On! Eta herrian egunerokoaz gain, tenoreari begira izan ohi diren ekintzak pasatu dira: Olentzero, Urtezahar, kabalgata… Oraindik, ordea, eskolako umeak ez daude eskolan, ez behintzat, ikasturteari dagozkion kontuekin. Eskola Haur Txokoaren gune da. Abenduaren 23az geroztik, goizero gaztetxoak Dindaia Fundazioko begiraleekin biltzen dira, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako ekimenaren bidez. Ortziral honetan bukatuko da xoko honetako eginbeharra.