Giro ederrean joan zen Bortzirietako bertso eskolak hamekagarren aldiz antolatutako taldekako bertso lehiaketa. 24 bertsolari aritu ziren zortzi hirukotetan banatuak. Bertsolariak ez ezik, trikitilariak, epaileak, gai-jartzaileak eta laguntzaileak ere bertso eskolatik ateratakoak ziren. Linddurrenbordako finalean, Aro(t)zenatarrak taldeak (Manolo, Estitxu eta Aitor) irabazi zion Altzuriterrak taldeari (Xabier Terreros, Iban Garro eta Josu Sanjurjo). Bertso onenari Berako Espidobaita elkarteak emandako Kotto Saria, Maddiane Txoperenak eskuratu zuen.