Garairako eguraldi epela lagun zutela 23 taldek parte hartu zuten Olentzero eta jaiotza lehiaketan. Horietatik 17 olentzero lehiaketan atera ziren, 9 hameka urtez beheitiko kategorian, 5 hameka eta hamasei urte artekoan eta 3 helduetan. Azken hauen artean, argazkian ageri den taldeak irabazi zuen lehen saria, baita Olentzero onenari emandako Esparza saria eta Komertzianteen Elkarteak hobekien kantatzen zuenari emandakoa ere.