Realzaleen peña: Genaro Taldea

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 7a

Eskualdeko realzaleak elkartu eta Genaro Taldea realzaleen peña paratu dute martxan. Genaro Zelaieta jokalari haundia izandakoa eta haren seme Unairen omenez paratu diote izena taldeari, biak ere talde txuri-urdinean aritu baitziren. Taldearen helburuetako bat Baztan-Bidasoako realzale guztiak biltzea eta elkarrekin hainbat ekintza egitea da. Taldeko karguak ere banatu dituzte: Jon Mikel Matxiarena presidentea izanen da, Iñaki Goia presidenteordea, Maria Barredo idazkaria, Jon Zelaieta diruzaina eta Jokin Iturria, Ines Matxiarena, Ana Lazkanotegi eta Julen Zelaieta.
Taldearen inaugurazio ofiziala urtarrilean egitekoa dute, eta Genaro eta Unairen familiari omenaldi ttiki bat egiteaz gain, Realeko hainbat jokalariak eta izandakoak gonbidatuko dituzte.
50 bat bazkide dira oraingoz eta hamabortzean behin biltzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun