Droga eta sexualitateari buruzko gida

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 7a

Drogen eta sexualitateen inguruko informazioa biltzen duen gida atera du Askagintzak. 28 orrialdeko gida da, eta gai horien inguruan dauden web orrialde interesgarriak ageri dira. Herriko hainbat gunetan egonen da eskura. Alde batetik, Toki Ona Institutuko eta Labiaga Ikastolako DBHko ikasleek zuzenean jasoko dute eskura, Askagintzakoak euren ikastetxeetara joanen baitira. Horrez gain, informazio puntuan, Liburutegian eta Kultur Etxean ere izanen da.

Informazio puntua hilabetan bi aldiz

Gainerakoan, Udalak eta Askagintzak kudeatutako informazio puntuak berdin segitzen du lanean: hilabeteko bigarren eta laugarren ortziraletan 17:00etatik 20:00etara egoten da zabalik. Oraingoz Musika Eskolan dute egoitza, baina Belandetako obrak bukatzean harat lekualdatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun