Larunbat honetan eginen da Santa Barbarako Igoeraren III. edizioa

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 7a

Berrikuntza gisa, eskalada tailerra izanen da goizean

Aurten hirugarren aldiz, Santa Barbarako Igoera eginen da larunbat honetan, urtarrilak 9. Duela hiru urte hasi ziren Manttale Mendi Lasterketa Taldea, Agerra Mendi Taldea eta Gure Txokoa elkartea igoera hau antolatzen,  Taillon mendian hil ziren Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiren omenez. Aldi honetan ere, egun osoko egitaraua antolatu dute:
•10:00-12:00: eskalada tailerra haur eta helduentzat kiroldegian.
•14:30ean: Santa Barbarara ibilaldi gidatua. Izena irteeran eman beharko da eta ibilaldia, 6,5 kilometrokoa, kiroldegitik abiatuko da.
•14:45ean 12 urte arteko haurrentzako lasterketak.
•15:30ean binakako kronoigoera 16-65 urte artekoentzat. 13-16 urte bitartekoek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute.
•17:30ean mendiko dokumental emanaldia.
•18:00etan berendua eta zozketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun