Munduko herriak gaiarekin antolatutako Bortzirietako Haur eta Gazteen ipuin lehiaketak eman du oraingoz berea. Abenduaren 16an banatu ziren sariak Berako Herri Liburutegian, eta aurkeztutako lanen artean, epai-mahaiak sariak Arantza, Bera eta Lesakara bideratu zituen. Adinaren arabera, hiru mailatan saialkatu zen lehiaketa eta liburu sorta eta eskolako materiala jaso zituzten irabazleek.
Maila bakoitzean hiru sari
Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzendatutako A Mailan, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko Jaione Bertizen Egun ahaztezina ipuinak, Berako Rikardo Baroja ikastetxeko Olaia Otxotekoren Bidaia luzeak eta Berako Labiaga Ikastolako Xiker Lizardiren Indiako behi baten istorioa ipuinak eskuratu zituzten sariak.
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek B Mailan parte hartu zuten eta Berako Labiaga Ikastolako Asier Osesen Pobreziatik aberatasunera flash batean? lanak, Arantzako Eskolako Oihana Etxeberriaren Juan eta Clodinen istorioa ipuinak eta Labiaga Ikastolako Uxue Antzizarren Ekuadortarren istorioa lanak eskuratu zituzten sariak.
C Mailan, DBHko lehen eta bigarren mailakoei zuzendatutako mailan, Toki Ona Institutuko Johana Ramirez lesakarraren Bidegabekeriak munduan lanarentzat izan zen sarietako bat, eta bertzeak Arantzako Eskolako Gurutze Iparragirreren Eskaintza berezia eta Sara Almandozen Nire familiaren historia ipuinentzat.