Abenduaren 27an jokatu zen Berako Genaro taldeak antolaturiko “Genaro Taldea I.Mus Txapelketa azkarra”, 31bikoteren partehartzearekin. Xuga, Errekalde eta Faidel ostatutan jokatutako kanporaketen ondotik Xuga ostatuan jokatu ziren azken laurdenak, finalerdiak zein finala. Lau sari zeuden jokoan, lehen postutik laugarrenerarte. Lehen saria eta honenbertzez Txapelketa honetako txapeldunak Asier Senper eta Julio Antzizarrek osatutako bikotea izan zen eta hauek eguberrietako saski eder bana etxeratu zuten. Bigarren saria Joxe Mari Lasaga “Matxako”-k eta Pello “Maritx”-ek eskuratu zuten eta hauek ere eguberrietako saski eder bana jaso zuten.
Hirugarren eta laugarren posturako lehia ere estua izan zen baina azkenean Asier Saragueta eta Aitziber Biurrunek osatutako bikoteak eraman zuen Jesus Mari Satrustegi, errealeko goleatzaile ohia eta gaur egun edari banatzaileak emandako edari lotea, hain zuzen ere hirugarren sariari zegokiona. Laugarren postuan Asier Irazoki “xolomo” eta Andoni Lasagak lortu zuten eta hauek Xuga ostatuak emandako edari lotea etxeratu zuten.
Antolatzailek eskerrak eman nahi dizkiete bai Berako Xuga,Errekalde eta Faidel ostatuei, bai eta Jesus Mari Satrustegiri ere, sarietarako borondatez emandako edari loteengatik.
Genaro Taldeak antolatutako lehen ekitaldia izan zen Txapelketa hau eta aurtengo arrakasta ikusirik, ondorengo urteetan ere egiteko asmoa azaldu zuten taldeko kideek.
Bertzalde, orain ,urtarrileko inaugurazioan burubelarri sartu da Genaro Taldea. Urtarrila amaierarako taldearen inaugurazio ofiziala egiteko ekitaldi bat eginen baita Beran.