Olentzero eta jaiotza lehiaketa bikainak izan ziren Lesakan

Aitor AROTZENA 2009ko abenduaren 29a

23 talde atera ziren, 6 jaiotzakoan eta 17 olentzerokoan

Garairako eguraldi epela lagun zutela 23 taldek parte hartu zuten abenduaren 24ean Lesakako Olentzero eta jaiotza lehiaketan. Horietatik nesken sei taldek  jaiotza lehiaketan atera ziren, 3 hameka urte arteko kategorian eta bertze 3 hamekatik goitikoan; 17 talde, gehienak neska-mutilez osatutakoak, olentzero lehiaketan atera ziren, 9 hameka urtez beheitiko kategorian, 5 hameka eta hamasei urte artekoan eta 3 helduetan. Azken hauen artean, argazkian ageri den taldeak irabazi zuen lehen saria, baita Olentzero onenari emandako Esparza saria eta Komertzianteen Elkarteak hobekien kantatzen zuenari emandakoa ere. Arratsaldean musika bandarekin ateratzeko eskubidea ere irabazi zuten. Agoitz Altzugarai, Jon Alberro, Pablo Taberna, Ander Maia, Xabi Fagoaga, Pello Etxabide, Egoitz Telletxea, Xabi Maritxalar Errandonea, Xabi Maritxalar Etxabide, Lander Arriola, Ibai Bereau, Ladix Caballero, Oier Iantzi, Jon Otxoteko, Ibai Alcalde, Iñigo Altzugarai, Jon Iribarren, Jon Olaizola, mattin Gonzalez, Manex Landa, Ladix Satrustegi, Imanol Arozamena, Aitor Bengoetxea eta Gaizka Gallardonek osatu zuten talde irabazlea.
Arratsaldean, Tantirumairu ikastolaren olentzeroa eta presoen aldekoa ere atera zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun