Olentzero eta jaiotzen lehiaketa eginen dira abenduaren 24ean Lesakan

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 23a

Olentzero irabazlea musika bandarekin ibiliko da arratsaldean

Herri guzietan bezalaxe Lesakan egun handia izaten da abenduaren 24a, baina berezitasun gisara eta  ohiturari eutsiz Olentzero eta Jaiotza lehiaketa eginen dira eguerdian plazan. Adinaren arabera sari ezberdinak izanen dira, 2.200 euro banatuko dira denera, baina 16 urtetik goitiko irabazleek 300 euroko saria jasoko dute. Olentzero onenarentzat Esparza saria ere emanen da eta Lesakako Komertzianteen Elkarteak, Jaiotza nahiz Olentzero lehiaketan hobekien kantatzen duten taldeei ehuna euroko saria emanen die.
Ilunabarrean, Olentzero irabazlea kalejiran ibiliko da Lesakako Musika Bandak antolatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun