Lesakako musika taldeek karrikak eta eliza girotuko dituzte igande goizean

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 18a

Talde ezberdinak kalejiran ibiliko dira eta abesbatzak emanaldia eskainiko du mezan

Eguberrietako kontzertua eskainiko dute Lesakako musika taldeek abenduaren 20an, igande goizean. Meza baino lehen, txistulari, trikitilari eta akordeolari taldeek kalejira eginen dute.
Mezako orduan, berriz, Abesbatzak kontzertua eskainiko du elizan, eta segidan bmusika andarekin kalejira eginen da plazara. Bertan hameketakoa eskainiko da.



Musika eskolaren kontzertua asteartean

Heldu den asteartean, abenduaren 22an ere, izanen dira musikarekin zerikusia duten ekitaldiak Lesakan. Udal Musika Eskolaren Eguberrietako kontzertua izanen da arratsaldez udaletxeko pleno aretoan eta Irain eskolan, abenduaren 22an, Eguberrietako jaialdia eskainiko dute eskolako ikasle eta irakasleek 11:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun