Bortzirietako ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte asteazkenean Berako liburutegian

Amaia eta Ainhoa 2009ko abenduaren 16a

Hiru kategorietako saridunen izenak jakinarazi ditu Berako Kultur Batzordeak

Bortzirietako Haur eta Gazte ipuin Lehiaketako saridunak jakinarazi dituzteBerako Kultur Batzordeko epaimahaiak abenduaren 16an, asteazkena, 18:00etan eginen den ekitaldian banatuko ditu sariak Berako Liburutegian. Aurtengoan, “Munduko herriak” zuten ipuinak idazteko gaia.
Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoei zuzendutako A mailan, Hajek izan dira saridunak: Berako Jesusen Bihotzako Jaione Bertiz Agirre, “Egun ahaztezina” lanarengatik, Berako Rikardo Baroja ikastetxeko Olaia Otxoteko, “Bidai luzea” ipuinarengatik eta Berako Labiaga ikastolako Xiker Lizardi Artola, “Indiako behi baten istorioa” idazlanarengatik.
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoei zuzendutako B mailako saridunak, berriz, Berako Labiaga ikastolako Asier Oses Gaintza, “Pobreziatik aberastasunera flash batean” lanarengatik; Arantzakl Herri Eskolako Oihana Etxeberria Burlada, “Juan eta Clodinen istorioa” ipuinarengatik eta Berako Labiaga ikastoako Uxue Anzizar Irazoki, “Ekuadortarren istorioa” lanarengatik.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailan ari direnei zuzendutako C mailan, azkenik, Berako Toki Ona Institutuko Johanna Ramirez Romero lesakarraren “Bidegabekeriak munduan”, Arantzako Herri Eskolako Gurutze Iparagirre Oskozen “Eskaintza berezia” eta ikastetxe bereko Sara Almandoz Lukanbioren “Nire familiaren historia” saritu dituzte.
Liburu sorta eta eskola materiala jasoko dute saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun