Bortzirietako eskuz binakako txapelketako finalak jokatu dira

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

Zazpi mailatan banatuak aritu ziren pilotariak azaroaren 22an

Azaroaren 22an jokatu ziren Lesakako Udal Pilotalekuan Bortzirietako eskuz binakako IX. Pilota Txapelketako finalak. Hasi aurrebenjaminen kategoriatik eta infantilen maila bitarte, zazpi partida jokatu ziren bortz eskolatako pilotarien artean.
Aurrebenjamin mailan ikusi zen partidarik berdinduena eta azkenean, Berako Gure Txokoako Josetxo Sesek eta Asier Telletxeak 18 eta 17 irabazi zieten Lesakako Arkupe Elkarteko Aritz Otxoteko eta Asier Larralderi.
Benjaminak B mailan, Igantziko Biltokiko Ayoub Mitxelenak eta Oiartzungo Oiarpeko Mikel Aranburuk 18 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Aitor Lazkanotegi eta Xiker Lizardiri.
Benjaminak A mailan, Igantziko Biltokiko Jokin Mitxeok eta Gure Txokoako Yago Canterok 18 eta 7 irabazi zieten Oiarpeko Urko Etxeberria eta Nikolax Kazaboni.
Alebinak B mailan, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdiak eta Biltokiko Enaitz Telletxeak 18 eta 7ko markagailuarekin irabazi zieten Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriari.
Alebinak A mailan, Gure Txokoako Peio Migelena eta Harri Maritorena atera ziren txapeldun, 18 eta 13 irabaziz Oiarpeko Iker Salaberria –goizuetarra– eta Mattin Kazaboni.
Infantilak B mailan, Oiarpeko Xabi Azpirozek eta Gure Txokoako Mendik 18 eta 7 irabazi zieten Hondarribiako Julen Maia eta Adur Zubizarretari.
Infantil A kategorian, azkenik, Igantziko Biltokiko Unai Telletxea eta Joseba Aldabek 18 eta 9 irabazi zieten Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Iñigo Martinezi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun