Merezitako omenaldia jaso zuen azaroaren 25ean Esteban Irigoienek Iruñeko Planetarioan. Nafarroako euskarazko irratiak sortzen lehenbizikoetarikoa izan zelako, Euskalerria Irratiak Larreko Saria eman zion egun horretan, eta herritarrek ere ez zuten aukera alferrik galdu nahi izan. Hala, kuadrilla ederra joan zen Iruñeko ekitaldira, On Esteban agurtu eta bide batez, herrian egin zuen guztiagatik eskerrak emateko. Argazkian On Frantzisko apaiza ere ageri da.