Abenduaren 11n, Igantziko eta Etxalarko eskoletako lagunen aitzinean antzerki saioa izan zen eskolakoen eskutik. Biharamunean berriz, publiko ororentzat antzezlanak izan ziren arratsaldez. Hasiera batean, urteroko eskolako lagunen antzerki saioa abenduaren 19an baldin bazen ere, eskolako zaharrenak Aste Xuriko programaren barne elurretan daudenez, data aldatu zen.
Hala ere, zare ederraren zozketa eguna ez da aldatu. Abenduaren 19an, larunbat honetan izanen da eta nahi izanez gero, gimnasiora edonor joan daiteke zozketa ikustera.