Herriko pilotariak txapeldun

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 14a

Bortzirietako Binakako IX. Txapelketan, emaitza onak lortu zituzten Biltokiko pilotariek. Umeak A mailan, Jokin Mitxeoak, Berako Yago Canterorekin batera, txapela eskuratu zuen. Kimuak B mailan, berriz, Enaitz Telletxea izan zen garaile Berako Mikel Eltzaurdiakin batera. Haurrak A mailan, azkenik, Unai Telletxea eta Joseba Aldabe txapeldun izan ziren, partida eder bat jokatu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun