Arrakastatsuak izan dira Kultur Egunak. Emanaldi guzietan jende aunitz bildu baita. Gazta lehiaketara aurkeztutako herriko hamar gaztaren artean, berriz, Argiñenbordako Carmen Larralderena izan zen garaile, bigarren Argatagaraiko Elena Retegirena eta hirugarren Goiz Argiko Iñaki Bereaurena. Oraingo eskola/lehengo eskola gaiaren inguruan antolatutako argazki erakusketa ere gustura hartu zuten herritarrek.