Eguberrietan ospakizun ugari izanen dira

Aitor AROTZENA 2009ko abenduaren 14a

Abenduaren 24 eguerdiko Olentzero eta jaiotza lehiaketez gain, hainbat ekitaldi izanen dira egunotan. Abenduaren 22an, 11:30ean Eguberrietako jaialdia antolatu dute Irain eskolako ikasle eta irakasleek eta arratsaldez Musika Eskolak kontzertua eskainiko du udaletxeko pleno aretoan. 27an Aiako Harrira ateraldia antolatu du Beti Gaztek eta 28an, Abesbatzak emanaldia eskainiko du Andra Mari egoitzan 17:00etan. Urtezahar egunean Diostesalbe kantatuz aterako da Abesbatza eta nahi duen guzia parte hartzera animatu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun