Haur eta gaztetxoentzako euskal dantza ikastaroa antolatu du Gure Txokoa Dantza Taldeak. Urte berriarekin batera paratuko du martxan, eta beti bezala, abuztua bitarte izanen da. Astean ordubete inguruko saioak izanen dira, eta ordutegiak irakasle eta ikasleen artean adostuko dira. 2004an jaiotakoak izanen dira ikastaroan hasiko diren gazteenak. Izena emateko, larunbat honetan, abenduak 19, Iamotenean egonen dira Dantza Taldekoak, 11:00etatik 13:00etara. Orduan agertu ezin duenak telefono edo helbide hauetara deitu edo idatz dezake: 647 56 94 01 (Jon), edo guretxokoadantza@gmail.com. Halere, gauzak errazte aldera, larunbatean agertzeko eskatu dute.