Herritarren artean eta Udalean eztabaida dezente eragin duen kontua izan da kiroldegiaren aitzineko itxitura berria. Institutuko patioa zabalik edo itxita egon behar den erabakitzeak eragin ditu tirabirak. Baina azaroaren 24az geroztik, eskola orduetan itxita dago eta eskola ordutik kanpo irekita.
Azaroaren 19ko udalbatzarren erabaki zuen hori Udalak. Marisol Taberna Aralarko zinegotziak Toki-Ona Institututik bidalitako konpromiso orria sinatzea proposatu zuen, behin behineko soluzio bezala. Idatzi horren arabera, eskola orduetatik kanpo irekia dagoenean Udalaren gain egonen da erantzukizun zibila. Eta Tokia-Ona Institutuaren idatzia sinatzearen alde agertu ziren EAko hiru, EAJko bi eta Aralarko bi zinegotziak. Alkatea eta bere taldeko hiru zinegotziak, aldiz, kontra.
Aitzinerago onartzekoa da behin betiko hitzarmena.