Hainbat ekimen paratu ditu martxan Larun-Haizpe Berako Merkatarien Elkarteak Eguberriei begira. Abenduaren 3an, adibidez, Eguberrietako I. Balkoi Lehiaketa abiatu zuen, hilaren 30era bitarte iraunen duena. Auzo bakoitzeko lau lehenbiziko sari banatuko dira –Altzate, Legia, Berako Plaza eta Agerra– eta horrez gain, Berako Gabon etxe ikusgarrienari sari berezia emanen zaio. Epai-mahai batek izendatuko ditu irabazleak, eta sariak abenduaren 31n emanen dira, 19:30ean Gure Txokoa elkartean.
Bertzalde, 100 euroko 15 bale zozketatuko ditu abenduaren 5etik urtarrilaren 5era elkarteko establezimenduetan erosten duten bezeroen artean. Zozketa urtarrilaren 7an eginen da.
3-11 urte bitarteko gaztetxoentzat, berriz, abenduaren 26tik 30era jolastokia paratuko da Eztegara frontoian, 11:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean karrikak girotuko dituztela ere iragarri dute merkatariek.