Abenduaren 8an, asteartean, ireki zen Xabier Erkizia lesakarraren eta Asier Gogorza beratarraren ‘2 paisai urazpian’ arte erakustaldia Italiako hiriburuan, Erromako T_Nello Aretoan, T_Nello Electronic Week jaialdiaren baitan. Argazkigintza eta soinua nahasten dituzten arte lanen erakusketa abenduaren 13a iganderarte egongo da ikusgai, egunero, 17:00tik 22:00ra.