Emakumeen gaineko bortizkeriaren kontrako zine-foruma izanen da abenduaren 1ean Lesakan

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 30a

Astearte arratsaldeko 17:30ean "Amores que matan" filmea eskainiko da eta gero hitzaldia izanen da

Azaroaren 25ean Emakumeen gaineko bortizkeriaren Kontrako Eguna zela eta, abenduaren 1ean, astearte arratsaldean, cine foruma eginen da Lesakako Erabilera Anitzeko aretoan, Antoiu 27an. Arratsaldeko 17:30ean, Iciar Bollain zuzendariaren “Amores que matan” film laburra eskainiko dute eta ondotik, Itziar Ziga idazle feministak hitzaldia eskainiko du “Bortizkeria birrintzen duen maitasuna” izenburupean.



Lesakako Musika banda abenduaren 3an

Bertze aldetik, abenduaren 3an, eguerdiko 13:00etan, Lesakako Musika Bandak kontzertua eskainiko du San Martin elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun