Berako Labiaga ikastolako Europear Proiektua saritu zuten Iruñean

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 30a

Sari banaketa ekitaldia. TTIPI TTAPA

Ana Artiedak eta Pakea Oiartzabalek hartu zituzten sariak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintza eskolako areto nagusian, “Somos Comenius” (Comenius gara) sariak banatu egin ziren azaroaren 26an Nafarroako hainbat ikastetxeen artean.
Saria jaso zuen ikastetxeetako bat Labiaga Ikastola izan zen, “Euro Traditions” proiektuarekin.  Horretarako,  Nafarroako Gobernuko Hezkuntza zuzendaria den Teresa Aranaz, Mª Dolores López Mollo OAPEE erakundeko Comenius- Grundtvig ataleko zuzendariarekin batera,  plaka bat eman zieten oroigarri gisa bertara hurbildu ziren Ikastolako proiektuko arduradunei, Ana Artieda eta Pakea Oiarzabali.

Ekitaldi berean eta oraingoan Lourdes Pérez León, Nafarroako Gobernuko Nazioarteko eta Europear Proiektuen Ataleko arduradunaren eskutik, honako proiektuek ikasleei ematen dieten aukerak azpimarratzeaz gain, ikastetxeetan europeartasuna eta Europa indartzeko beharraz solastu zen. Ekitaldira hurbildu zirenei ere, Comenius, Gundtvig eta mugikortasuna errazten dituzten programei buruz informazioa azaldu zitzaien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun