Franco garaian Arantzako irratia sortu zuena

Nerea ALTZURI 2009ko azaroaren 25a

ttipi-ttapa

Nafarroako euskarazko irratigintzan aitzindarietako bat Arantzako irratia izan zen. Berueten, Jose Manuel Lasarte apaizak eduki zuen irratiko tresneriak hurrengo geldiunea Arantzan izan zuen. Orduan, Jabier Arburua eta Esteban Irigoien apaizak zeuden eta tresna guziak erosi eta herrian irratia jarri zuten. 1966an polizien lehenengo bisita izan zuen irratiaren emisioa eten nahian. Kasu honetan isilaraztea lortu ez bazuten ere, 1968ko bi polizien bisitak guziz akabarazi zuen jarduna. Geroztik, gogoan dute irratia herritarrek. Baita Jabier eta Esteban apaizak ere. Zoritxarrez, Jabier mendian hilik harrapatu zuten Mendaurrera bidean eta geroztik, urtero, abuztuaren 8an, bere gorpua aurkitu zuten tokian jarritako gurutzean meza ematen du Esteban erretoreak. Estebanek ez du herria atzendua ez eta herritarrek On Esteban ere, bertze hainbat eginkizunetan lagundu baitzuen herrian. Orain, Euskalerria Irratiak urtero antolatzen duen Larreko Sarian Esteban Irigoien izan da omendua. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun