Aspaldiko urteetan bezala, aurtengo Eguberrietan Errege Eguneko besta antolatu nahi du Aterpek. Goizean herri kirolak eta ondotik bazkaria eta bertsolariak izanen dira. Garai batean, egun hau mendi-mutilen besta izaten zen baina garaiak aldatu egin dira eta orain ez dugu mendi-mutilik herrian. Hala ere, eurei omenaldi moduan, argazki erakusketa bat antolatzea pentsatu dute Aterpekoek eta horretarako mendi-mutilen argazkiak behar dituzte. Hala, norbaitek bere ekarpena egin eta bilduma hau osatzeko argazkirik baldin badu, Aterpera eraman ditzala. Aunitz izan ziren batez ere Frantziara mendi-mutil joan zirenak, eta eurek omentzeko aukera polita dugu herritarrok.