Lesakan Euskaraz Bai Eguna ospatu zen azaroaren 15ean. Goizean karrikabuelta egin zen, 11 bikotek Alondigan ilar-prestatze lehiaketa hasten zuten bitartean. Hameka bikote aritu ziren ilarrak prestatzen. Eguerdian Beheko Plaza eta Zarandiako etxeei izena paratu zizkieten Euskara Batzordeko kideek, Abesbatzaren eta trikitilarien laguntzarekin. Gero, 90 bat lagun bildu ziren Arranon bazkaltzera eta bazkalondoan, euskal kantu zaharrak izan ziren Eutsi taldearekin.