Feria egunak bertze albiste bat ere utzi zuen, udal igerilekua jendez hustu eta itxi behar izan baitzuten, beheitiko solairuan sortutako hodei toxiko baten ondorioz. Gertakaria, depositoak bete zituen langile bat hodiz nahasi zelako gertatu zen eta azido sulfurikoa eta kloroa nahasterakoan erreakzioa egin zuen. 10:40ean gertatu zen istripua, igerilekuan 3 langile eta 7 bezero zeudenean. Horietatik 6 Osasun Zentrora eraman zituzten, begietan eta eztarrian asnaia zutelako, baina ez zuten inor ospitalera eraman beharrik izan.