Hirugarren Espainiako Kenpo-Kai txapelketan

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Izei Gillenea Iriarte, 16 urteko kirolari gaztea hirugarren izan da Espainiako kenpo-kai txapelketan, jubenil mailan. Urriaren 17an jokatu zen txapelketa Madrilen. Izei duela bortz urte hasi zen arte martzial hau praktikatzen, «Beran aukeran nuen kiroletatik ez nuen bakar bat ere gustuko, baina kenpo-kai erakusten hasi zirela ikusi nuen, probatu nuen eta engantxatu nintzen» dio. Herrian haundien taldeekin nahiz ttikiekin entrenatzea gustatzen zaio eta tarteka Oiartzunera ere joaten da, Juan Mari Vidalekin prestatzera. Kenpo-kai egitea «hagitz konpletoa» iruditzen zaio Gilleneari, «bizimodu eta filosofia bat ere bada».  Izei Espainiako Karate txapelketan ariko da larunbat honetan, azaroak 28, Leganesen eta Nafarroako ordezkari bakarra izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun