Bide seinaleetan ‘Bera’ izendapena erabiltzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Gobernuari. Duela bi aste aho batez onartu zuen Parlamentuak hori eskatzen duen ebazpena. Aldaketa «berehala» egiteko eskatu dio, gainera. Mozioa NaBaik aurkeztu zuen, eremu euskaldunean izendapen ofizialak errespetatzeko eskatuz. Joan den udan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion Udalari eta geroztik izendapen ofizial bakarra ‘Bera’ da. Halere, oraindik zenbait tokitan ‘Vera de Bidasoa’ ere ageri da.