Berako Herri Liburutegiak, Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoentzako Ipuin Lehiaketa antolatu dute aurten ere. Gaia munduko herriak izanen da, eta sari gisa, liburu sorta eta eskolako materiala jasoko dute irabazleek.
Ipuinek euskaraz eginak izan behar dute, eta entregatzeko azken eguna abenduaren 2a izanen da. Berako Liburutegira edo Kultur Etxera bidali beharko dira. Sari banaketa, berriz, abenduaren 16an eginen da, 18:00etan Liburutegian.
Oinarriak
Adinaren arabera, hiru mailatan sailkatuko da lehiaketa: A Maila (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila); B Maila (5 eta 6. maila) eta C Maila (DBHko 1. eta 2. maila).
Irudimena, txukuntasuna, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko ditu epaimahaiak eta hori bai, ipuinek eskuz idatziak izan beharko dute.
Lanak entregatzerakoan, ipuina gutun-azal itxi batean aurkeztuko da, goitizen bat eta maila agerian dituela. Bertze gutun-azal batean, kanpoko aldean goitizena paratuko da, eta barrenean ipuinaren titulua eta egilearen datuak.
Argibide gehiagorako: 948 625502 (Beatriz).