Euskaraz Bai pilota txapelketako lehen jardunaldian Leitza nagusitu zitzaion Malerrekari

Amaia eta Ainhoa 2009ko azaroaren 24a

Heldu den igandean Baztan eta Bortziriak izanen dira aurrez aurre eta finala Santa Luzia egunean

Malerrekako Mankomunitateak antolatuta Euskaraz Bai Pilota txapelketa abiatu zen azaroaren 22an, igande goizean Doneztebeko udal pilotalekuan.
Malerreka eta Leitzako pilotariak izan ziren aurrez aurre eta leitzarrak nagusitu ziren hiru partiduetatik bitan.
Benjamin mailan, Leitzako Egoitz Txoperena eta Koldo Hernandorenak 18 eta 8 irabazi zieten Malerrekako Ibai Erasun eta Goio Mindegiari.
Alebin mailan, Malerrekako Iker Salaberria eta Beñat Lazkanok 18 eta 5 irabazi zieten Beñat Altzelai eta Aimar Gil-i.
Kadete mailan, Leitzako Anartz Olano eta Mikel Hernandorenak 22 eta 3 irabazi zieten Malerrekako Ibai Juanena eta Unai Mariezkurrenari.
Igandean zortzi, azaroaren 29an, Baztangoak Bortzirietakon kontra ariko dira Donezteben eta abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, aurreko asteburuetako kanporaketa bakoitzeko irabazleen arteko finala jokatuko da eta ondotik, profesionalen arteko erremonte partida.

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, Errekako bikoteen arteko bi partida jokatu ziren larunbat goizean Doneztebeko udal pilotalekuan. Bigarren mailako alebinetan, Oier Berasategi eta Mikel Lanak 18 eta 11 irabazi zieten Julen Larretxea eta Julen Indari eta hirugarren mailako infantiletan, Julen Saldias eta Javier Saldiasek 18 eta 10 irabazi zieten Mikel Zozaia eta Unai Mariezkurrenari.
Hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Leatxe eta Unai Ibarrak 18 eta 8 irabazi zieten Zugarraldeko Alvaro Olague eta Juan Morales-i.
Bigarren mailako alebinetan, Errekako Beñat Lazkano eta Aritz Arrietak 18 eta 13 irabazi zieten Aralar Mendiko Iñigo Navarro eta Josu Cerezori.
Lehen mailako jubeniletan, Errekako Gaizka Bendoiro eta Imanol Juanenak 22 eta 11 irabazi zieten San Migueleko Miguel Baquedano eta Daniel Unanuari.

Nafarroako klub arteko txapelketa
Larunbat arratsaldean, Nafarroako klub arteko txapelketan, 22 urtez beheitiko kategoriako bi partida jokatu ziren Donezteben.
Lehenbizikoan, Errekako Oier Bereau eta Mikel Mindegiak 13 eta 22 galdu zuten Zugarraldeko Iker Tainta eta Mikel Iriarterekin.
Bigarrenean, Errekako Imanol Mitxelena eta Xabi Madariagak 17 eta 22 galdu zuten Oberenako Alberto Soto eta Iosu Orejarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun