Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta bandoa argitara eman du Arantzako Udalak. Idatziak dioenez, emakumeen aurkako genero indarkeria hainbat modutara azaltzen da: batzuk esplizituak eta agerikoak dira eta, bertze batzuk, berriz, sotilagoak eta ikusiezinak, baina era berean kaltegarriak.
Arantzako Udalak tratu txarrak hartzen dituzten emakumeei laguntza adierazi nahi die modu irmoan eta haien aurka egiten den indarkeria gogor gaitzetsi nahi du. Arantzako Udalak erreibindikatzeko edo gaitzesteko antolatzen diren jardueretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, “emakumeenganako bortizkeria denon arazoa delako eta hori jasaten duten emakumeei laguntza ematea gure konpromisoa delako”.