“Uztartzea/kontziliazioa eta erantzukidetasunarekin sortzen diren eztabaidak bideratzeko mintegia. Giza trebetasunak” izeneko mintegia antolatu du Lana, Familia eta Bizitza Pertsonala uztartzeko Bortzirietako II. Itun Mankomunatuak. Tailerra azaroaren 24 eta 25ean, astearte eta asteazken arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara eskainiko du Neus Alberto Meri Berdintasun teknikariak Berako Rikardo Baroja ikastetxean. Haurtzaindegi zerbitzua ere doan eskeiniko da, baina horretarako beharrezkoa da 948 635036 telefonora deitzea.
Mintegiaren helburua, generoen artean sortzen diren gatazkei edo eztabaidei aurre egiteko tresnak eta giza trebetasunak jorratzea da, baita lana, familia eta bizitza pertsonala ahalbideratuko dituzten komunikazio tresnak lantzea ere.