Bortzirietako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketako finalak jokatu ziren igande goizean Lesakako udal pilotalekuan.
Ttikienen kategorian, aurrebenjamin mailan ikusi zen partidarik berdinduena eta azkenean, Berako Gure Txokoako Josetxo Sesek eta Asier Telletxeak 18 eta 17 irabazi zieten Lesakako Arkupe elkarteko Aritz Otxoteko eta Asier Larralderi.
Benjaminak B mailan, Igantziko Biltokiko Ayoub Mitxelenak eta Oiartzungo Oiarpeko Mikel Aranburuk 18 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Aitor Lazkanotegi eta Xiker Lizardiri.
Benjaminak A mailan, Igantziko Biltokiko Jokin Mitxeok eta Gure Txokoako Yago Canterok 18 eta 7 irabazi zieten Oiarpeko Urko Etxeberria eta Nikolax Kazabon-i.
Alebinak B mailan, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdiak eta Igantziko Biltokiko Enaitz Telletxeak 18 eta 7 irabazi zieten Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriari.
Alebinak A mailan, Gure Txokoako Peio Migelenak eta Harri Maritorenak 18 eta 13 irabazi zieten Oiarpeko Iker Salaberria eta Mattin Kazabon-i.
Infantilak B mailan, Oiarpeko Xabi Azpirozek eta Gure Txokoako Mendik 18 eta 7 irabazi zieten Hondarribiko Julen Maia eta Adur Zubizarretari.
Infantilak A kategorian, azkenik, Igantziko Biltokiko Unai Telletxea eta Joseba Aldabek 18 eta 9 irabazi zieten Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Iñigo Martinez-i.