Feria egunak, bertze albiste bat ere utzi zuen Lesakan, udal igerilekua jendez hustu eta itxi behar izan baitzuten doruzainek eta suhiltzaileek, beheitiko solairuan sortutako hodei toxiko baten ondorioz. Gertakaria, depositoak bete zituen langile bat hodiz nahasi zelako gertatu zen eta azido sulfurikoa eta kloroa nahasterakoan erreakzioa egin zuen. Depositoak gainez egin zuen eta kea sortu zen, eta likido pixko bat estolderiatik ere ixuri zen. Dena den, ingurumenarentzat arriskurik ez duela ere jakinarazi zuten Nafarroako Larrialdi Agentziatik. Goizeko 10:40ean gertatu zen istripua, igerilekuan 3 langile eta 7 bezero zeudenean. Horietatik 6 Osasun Zentrora eraman zituzten, begietan eta eztarrian asnaia zutelako, baina ez zuten inor ospitalera eraman beharrik izan. Inguruko etxeak ere aireztatzeko eskatu zuten suhiltzaileek. Ortzegun osoa itxia egon zen igerilekua eta ortziralean berriz ere ateak zabalduko ditu.