Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolaren hogeita hamargarren urteurreneko ekitaldien barrenean, ikastetxe honetako ikasle izan eta dagoeneko musika ikasketak burutu dituen Leire Telletxea akordeolariak kontzertua eskainiko du 18:30etik aitzinera.
Leire Telletxea Martiarena 1986an jaio zen eta akordeoi ikasketak egin zituen Beran, lehenik Lurdes Izaren eskutik. Gero, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian (Musikene) egin zituen ikasketak Iñaki Alberdirekin. Hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean. Tartean, 2005ean Sant Anastasi Lehiaketa Instrumentalean senior mailan lehen saria lortu zuen eta 2006an Gipuzkoako XXVII. Akordeoi Lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen Senior Mailan Arrasaten. Lehiaketa hau estatu mailan egiten den garrantzitsuenetakoa da eta munduko akordeoilari onenek osatzen dute epaimahaia.
Ortzegun arratsaldean Berako Musika Eskolan eskainiko duen emanaldiak, 'Akordeoia Munduko folklorean zehar' izenburua hartu du eta ibilbide horretan, musika zeltiar irlandarra, Frantziako musettea-a, Argentinako tangoa eta Balkanetako eta Euskal Herriko musika folklorikoa interpretatuko ditu.