91 korrikalarik parte hartu zuten urriaren 24an Berako Gure Txokoa elkarteak antolatutako XXIX. Lizuniagako Igoeran. Eztegara pilotalekutik abiatu eta Lizuniagako kaxkora bitarte, 4,9 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten korrikalariek.
Lehenbiziko hiru postuetan borroka gogorra izan zen eta azkenean Antsoaingo Daniel Sanz Elduaien nagusitu zen, 17:38ko denborarekin. Bigarren Lasarte-Oriako Gonzalo Sukuntza izan zen, 7 segundora (17:45) eta hirugarren Ion Garraus irundarra (17:47). Albeto Barberena, Manttale taldeko baztandarra laugarren izan zen, 18:32ko lana egin ondotik. Lehen beratarra Angel Ponbar izan zen hamabigarren postuan, Mikel Inda hamalaugarren izan zen, Juan Luis Irazoki hamabosgarren eta Beñat Mitxelena gaztetxoa hamaseigarren.
Maika Ariztegi emakumetan
Emakumeen artean, Maika Ariztegi iturendarra nagusitu zen berriz ere, 22:26 denborarekin. Bigarren Ondresko Virginia Arotzarena izan zen, 24:04ko denbora egin ondotik eta hirugarren Eibarko Ane Ziaran, 27:13ko denborarekin. 91 korrikalaritik sei baino ez zirem emakumezkoak.