Lesakako Tantitumairu, Berako Labiaga eta Baztan ikastoletako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak bilduko dira azaroaren 17an, astearte goizean, Lesakako udal pilotalekuan, Nafarroen Ikastolen Elkarteak antolatutako Ikaspilota izeneko jardueran parte hartzera. Beroketak egin ondotik, pilotariak txokotan banatu eta topaketa hasi koda, txoko bakoitzean joku ezberdin bat proposatuz neska-mutikoei. Txoko bakoitzean 10-15 minutu jolasten ibili ondotik, txokoz aldatuko dute.
Nafarroako Ikastolen Elkartetik eta Tantirumairu ikastolatik garbi utzi nahi izan dute helburua ez dela txapelketa bat egitea edo pilotari onena zein den aukeratzea, helburu aberatsagoak baizik: pilotaz gozatzea, elkar ezagutzea, ikasleean arteko harremanak sortzea edo sendotzea eta azken finean, pilotaren aitzakiaz eta pilotaren inguruan kirolari bere garrantzia ematea.